"El florido pensil niñas" taularatuko dute gaur, Leioan

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 11a, 10:40

© TANTTAKA

Bariku honetan, martxoak 11, Tanttaka Teatroa konpainia ezagunak "El florido pensil niñas" antzezlana eskainiko du Kultur Leioako entzungelan; emanaldia 20:30ean izango da, eta sarrerak 15 euroan daude.

Obraren "mutilen bertsioa" estreinatu zenetik 20 urte igaro dira; Kike Diaz de Radaren moldaketak Andres Sopeñaren testua du oinarri. Modu horretan, Tanttakak "berriro zabalduko du, 20 urte geroago, eskola nazional katoliko hura; baina, oraingoan, ateburuan, 'Niñas' esaten zuen kartela grabatuta zeukan atetik sartzeko".

"Bertatik sartzen ziren neskak ikastetxera, ama jasankorraren eta emazte eztiaren ezinbesteko etorkizunerako prestatzeko", azaldu dute obraren egileek. Fernando Bernuesen eta Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, "ironiaz betetako egungo begiradatik", Loli Astorekak, Gurutze Beitiak, Teresa Calok, Elena Iruretak eta Itziar Lazkanok "irakasle koipelustre haien esku utzitako hezkuntza-sistemaren biktima izan ziren neskak interpretatuko dituzte". Emakumeek modu bikoitzean jasan zuten hezkuntza-eza: batetik, ikasle gisa; eta, bestetik, andre legez.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun