Ikas-ingurunea adina ezberdin askotako pertsonak ikasteko elkartzen diren leku bat da: umeak, gazteak, helduak, pertsona nagusiak… Ikas-giro lasaia, jakin-minez beterikoa, lana eta jolasa batzen dituena, guztiontzat atsegina… Pertsonek elkarregaz ikasten dute dakitena, partekatzeaz batera, bizipen hurbil eta irekian.
Zer da Ezagutzen Azoka?
Ezagutzen Azokan pertsonak harremanetan jartzen dira dauzkaten ezagutzak komunitatean partekatzeko, beste batzuengandik ikasteagaz batera.
Parte hartzen duten pertsonek, aldez aurretik, Leioaztarren Ezagutzen Sarean gai ezberdinen gainean dauzkaten ezagutzak zein jakin-minak eskaini edo eskatu dituzte. Dena dela, azokako ikastaldi denak publikoaren parte-hartzeari irekiak izango dira.
Parte hartzeko
Hiru bide eskaintzen dira (egunean bertan Stoara agertzeaz gainera, jakina):
1. Posta elektroniko bat idatziz, aktibatzeko eta zure komunitateagaz kolaboratzeko zure gogoa adieraziz. (info@herrigune.org)
2. Telefonoz deituz: 944 029 780.
3. Ekintza Tailerrera etorriz. Elkartzeko gune bat da, herritar denei irekia; eguenetan 17:00etatik 20:00etara izaten da. Helbidea honako da: Iturriondo 10, 2 (metro-geltoki ondoan).