Zirku-tailerra egingo dute gaur Leioan

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 11a, 13:03

Gaur, barikua martxoak 11, antzerki-saioa beharrean, zirku-tailerra egingo dute, Barikuetan Jai egitasmoaren barruan. Lekua eta ordua betikoak izango dira: Kultur Leioako aterpea, 17:30etik aurrera.

Iritsi da zirkuaren munduan murgiltzeko unea. Zirkozaurre Zirku Arteen Espazioko kideen eskutik, malabarrak, oreka-jolasak, akrobaziak... denetik ikusi eta ikasteko aukera egongo da. Teknika eta ariketa ezberdinen bitartez, denontzat egingarriak diren mugimendu eta trukoak ikasiko dituzte neska-mutilek.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako Barikuetan Jai programaren helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan; horretarako, barikuro, jarduera bereziak egiten dituzte, euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun