Bihar, eguena, "Pesca mar" izango da bideo-berbaldiaren izenburua. Barikuan, berriz, "Pesca rio a duos de grandes truchas" izango da hitzaldiaren izena, Albert Hervias eta Roberto Extremianagaz (euli-arrantzako munduko txapelketan egona, 2014an). Bideo-berbaldi denak 19:30ean izango dira, Sakoneta kiroldegiko ikus-entzunezko gelan.
Bestalde, zapatuan, hilak 19, Elexaldeboluan, Manuel Murillok eta Manolo Barreirok euli eta tresneria desberdinak muntatuko dituzte jendaurrean.
Arrantzaren Astea martxoaren 20an bukatuko da umeentzako arrantza-txango bategaz, Santikurutze Kanpezuko aintzirara.