Dominique Pinto abeslariaren izen artistikoa da Dom La Nena. Kostaldeko Porto Alegre hirian jaioa, haurtzaroa eta nerabezaroa bere jaioterrian, Parisen eta Argentinan igaro zituen; bertan, Christine Walevsk estatubatuar biolontxelista ospetsuagaz ikasi zuen. Orain Dom La Nena "Soyo" bere bigarren diskoagaz helduko da Leioara. Bihotzetik egindako musika, zeruertz handietako ipuinak, nahiak eta malenkonia.