Leioara ere heldu da Ekozinemaldia

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 16a, 17:42

Ekozinemaldiak hamargarren edizioa du 2016an. Ekologia sozialari buruzko dokumentalak eta film-luze eta laburrak eskaintzen ditu Ekologistak Martxanek antolatutako ekimenak; aurten energia-eredua, klima-aldaketa eta energia-trantsizioa izango dira ardatz nagusiak. Hego Euskal Herriko hamazazpi udalerritan izango dira emanaldiak, martxoaren 20ra bitartean. Hala, Leioako Udondo gaztetxean, herenegun hasi ziren proiekzioak: gaur, eguaztena, martxoak 16, "Discovering Lindano" emango dute. Saio denak 19:30ean izango dira.

Hurrengo saioak

Martxoak 18, barikua

"Los malos sueños de Rene Petit".

Martxoak 20, domenka

"Honek dena aldatzen du" (jatorrizko bertsioan, euskarazko azpitituluakaz).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun