"Bizi dugun une ekonomiko honetan, ezinbestekoa da Umore Azokak suposatzen duen aukera baliatzea tokiko ekonomia dinamizatzeko", azaldu dute udal agintari leioaztarrek.
Kultura eta Gazteria Sailaren eskutik, aurten egingo den "2016ko Umore Azokaren establezimendu laguna" kanpainaren berri eman gura du Leioako Udalak; ekimena udalerriko ostalaritza-establezimendu denei zuzendua dago: maiatzaren 19etik 22ra izango den kale-artisten azokan, Leioako ostalaritza-eskaintza ezagutarazteko helburua dauka. Hala, astelehen honetan, martxoak 21, arrastiko 06:00etan, informazioa jasotzeko eta zalantzak argitzeko batzarrera deitu dituzte ostalariak; Kultur Leioako prentsa-gelan (4. solairuan) egingo dute batzarra.
"Bizi dugun une ekonomiko honetan, ezinbestekoa da Umore Azokak suposatzen duen aukera baliatzea tokiko ekonomia dinamizatzeko", azaldu dute udal agintari leioaztarrek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!