Zaintzaileei zuzendutako doako ikastaroak, Leioan

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 19a, 13:00

© ERANDIOKO UDALA

Zainduz egitasmoaren bitartez, apirilean, maiatzean eta ekainean ikastaro berriak eskainiko dizkie Leioako Udalak, laguntzapeko pertsonaren bat etxean daukaten senideei edo haien zaintzaileei. Batetik, apirilaren 4tik 18ra, astelehenetan eta eguaztenetan, gaixoa zaintzeko zein mugitzeko orduan lehen sorospenen gaineko ikastaroa emango zaie jagoleei. Eskolak 17:00etatik 19:00etara izango dira. Bestalde, maiatzaren 16tik ekainaren 1era, astelehenetan eta eguaztenetan, mendekotasun egoeran dauden lagunek zer motatako zaintza behar duten erakutsiko diete senideei; 16:30etik 18:30era. Parte hartzeko edota zalantzak argitzeko Gizarte Zerbitzuetara dei (944 801 336) edota bulegora (Inaurratzaga kalea, 1) joan daitezke interesatuek.

Udalak garapenerako zerbitzu desberdinak eskaintzen ditu Zainduz programaren bitartez, etxean bizi diren lagunen zein horien senide eta zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzeko; diru-laguntzak ere ematen dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun