Ohi legez, elkarren artean lehiatuko diren hiru gurdizainak emakumeak izango dira: Ainhoa Ibarzabal markindarra iazko txapelduna, Amalur Arbelaitz oiartzundarra eta Irene Artetxe lezamarra. Bakoitzak bina idi gidatuko ditu: Ibarzabalek, Usaisti eta Berritxu; Arbelaitzek, Artola eta Oiartzun; eta Artetxek, Lopategi eta Billela.