Merkataritza-guneko segurtasun-langileak 20:40ak aldera deitu zuten Ertzaintza, gertaeraren berri emanez. Dirudienez, ustezko iruzurgileak manipulatutako ticketa aurkeztu zuen, jagoleetako batek telebista eskuetan gelditu zuenean; 529 euro balio duen 43 hazbeteko telebistarena izan beharrean, pen drive batena zen gizonak aurkeztutako erosketa-ziurtagiria. Ustezko delitu-egilea gaur goizean eraman dute epailearen aurrean.