Prezioa 15 eurokoa da, eta oraindino eman daiteke izena 659 654 416 telefonora deituta. Igor Gordobilen taldeak helburu izango du ligako hirugarren garaipena segidan, 41 puntuk lasaitasuna handia emango lioketelako. Aurretik etxean ere zaletuen sustengua erraztu zuen klubak: Sarrienako harmailak betetzeko hainbat gonbidapen eman zieten Lagun Artea futbol-eskolako umeei eta Leioako dendetako bezeroei, La Rodaren aurkako partidan.