Uztailean, ostera, ordutegia udako jarduerara egokituko dute; eta abuztuan, itxita egongo da. Bertan hainbat zerbitzu eta tratamendu eskainiko dituzte, ikusmenaren osasuna zaintzeko, azterketa prebentiboetatik hasi eta ikusmen errendimenduaren hobekuntzaraino, betaurreko graduatuen edo ukipen lenteen bidez. Bestelako zerbitzu espezializatuak ere emango dituzte.
Dendak 150 metro koadroko azalera dauka; erakusketa- eta salmenta-guneak dauzka. Marka onenetako eta prezio denetako betaurreko graduatuak eta eguzkitakoak eskainiko dira; halaber, errefrakzio kabinete bat izango du.
Bestalde, dendaren irekieragaz zuzeneko lanpostu bi sortu dira.
Establezimenduaren ustiapena iragan abenduan esleitu zuen EHUk, lehiaketa publiko baten ostean; bost urteko denboran izango du General Opticak, luzagarriak izan daitezkeenak.