"Tormenta" dantza-ikuskizuna barikuan Leioan

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 19a, 10:07

Lanaren irudia. © CIELO RASO

Bariku honetan, apirilak 22, Cielo RasO euskal konpainiak "Tormenta" dantza-ikuskizuna eskainiko du Kultur Leioan. Emanaldia 20:30ean izango da; sarrerak 10 euroan daude salgai. Aurreko lan ildotik jarraituz, gero eta nortasun sendoagoa erakusten du Igor Calonge koreografoaren azken lanak; zinetik hurbil dagoen narraziozko-hizkuntza eta kalitate teknikoagatik nabarmentzen den "fisikaltasuna" indartuz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun