"Bitxi hauek inskripzio bereziak eta pertsonalak dituzte gehienetan; beraz, identifikagarriak dira jabeen aldetik, eta balio ekonomiko zein emozionala dute", azaldu dute udal arduradunek.
Hala, Leioan azken urteetan bitxiren bat galdu izan dituztenei zuzendutako mezua zabaldu du Udaltzaingoak. Udal bulegotik pasatzea eskatzen dute, 07:00 eta 14:00 ordutegian, eta bitxiaren deskripzio zehatza emandakoan berreskuratzekoa aukera emango diete jabeei.
Bitxiak ondokoak dira
- Zilarrezko eskumutur bi
- Urrezko sei eskumutur
- Belarritako bi
- Urrezko eraztun bi
- Zilarrezko eraztun bat
- Katea
- Ezkontza-eraztuna
- Kokotekoa
- Urrezko medaila