Berbodromoa egingo dute eguaztenean, Leioan

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 24a, 12:00

Berbodromoa aurreko batean, Leioan. © BERBALDUN

Eguaztenean, apirilak 27, berbodromoa egingo dute Leioan, herriko euskaldunak eta euskara ikasten dabiltzanak harremanetan jartzeko. Hiru saio egingo dituzte Sakoneta kiroldegian: 10:15ean, 16:15ean eta 19:00etan. Antolatzaileek adierazi dutenez, aurretik izena eman (688 850 129 / berbaldun.leioa@gmail.com) beharko dute parte-hartzaileek.

Hala, aulkiak egongo dira bost edo sei laguneko taldeak egiteko; hainbat gairen gainean berba egiteko aukera edukiko dute. 15-20 minuturen ostean, parte-hartzaileek taldea aldatuko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun