Maiatza Gorriari hasiera emango diote gaur, Leioan

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 20a, 17:14

2012ko Maiatzaren Lehenean, 540 bat lagunek egin zuten bat LAB sindikatuak Astrabudua eta Altzaga bitartean egindako martxagaz, "Lotu borrokari" lelopekoa.

Maiatza Gorria izeneko jardunaldiak abiatuko ditu eguazten honetan, apirilak 20,  Leioako Ezker Abertzaleak. Hala, gaur, 19:30ean, "Construccion del Estado vasco desde el mundo laboral" berbaldia emango du Pako Letamendia "Ortzi" EHUko irakasleak, Sakoneta kiroldegian. Gazteleraz izango da; sarrera, doan.

Egitaraua

Apirilak 20, eguaztena

  • 19:30 "Construccion del estado vasco desde el mundo laboral" berbaldia, Pako Letamendia "Ortzi" EHUko irakasleagaz, Sakoneta kiroldegian. Gazteleraz. Sarrera, doan.

Apirilak 28, eguena

  • 19:30 "Las mil caras de la precariedad" mahai-ingurua, Sakoneta kiroldegian. Gazteleraz eta euskaraz. Sarrera, doan.

Apirilak 30, zapatua

  • 13:00 "Zuen aberastasuna, gure miseria" txorizo-jana, Boulevarden.

Maiatzak 1, domeka

  • Herrialdeko manifestazioa Ezkerraldean.

Maiatzak 5, eguena

  • 19:00 "Kapitalismoari alternatibak" solasaldia eta "Gure kabuz ala hil" dokumentala, Sakoneta kiroldegiak. Euskaraz. Sarrera, doan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun