Horrez gainera, gaur bertan, "Mahatsa bizirik" horma-irudia margotzen amaituko du Aritz Mugerza artistak; berak irabazi zuen Mendibile Jauregiak antolatutako mural lehiaketaren bigarren edizioa.
Brankearen antzinako tradizioaren arabera, erramu berdearen adar bat jarri behar da baserriko fatxadan, edateko prest dagoen txakolin berriaren etorrera iragartzeko.
Ibilbide enogastronomikoa
Brankearen Festa dela-eta, eta horren jarraipen gisa, Leioako Merkatarien Elkarteak udalerri osoan zehar zabalduko ditu jarduerak, txakolinean oinarritutako ibilbide enogastronomikoagaz, apirilaren 22tik 29ra. Ibilbide horretan parte hartuko duten Leioako 45 merkataritza-establezimenduetako bakoitzak Bizkaiko Txakolinaren upategi bat ordezkatuko du; besteak beste, bazkariak zozkatuko dituzte ibilbidea amaitzen duten denen artean.
Amaitzeko, berbaldiak eta txakolinaren dastatze-saioak egongo dira Boulevarden.