Jose Manuel Elguezabal Caritaseko arduradunak jaso zuen 4.215 euroko txekea atzo goizean Jesus Bastida Euskal Kirol Zaleak elkarteko zuzendaritzako kidearen eta Mari Carmen Urbieta Leioako alkatearen eskutik.
Elguezabalek “bihotzez” eskertuko zuen dohaintza hori, diru horrek Leioako hiru familien oinarrizko beharrak (elikagaiak, higiene, arropa…) asetzea ahalbidetuko duelako urte betez.
Leioako Euskal Kirol Zaleak, bere aldetik, herriaren "erantzun positiboa" eskertu zuen. Lapikoko dena amaitu izan zen, 350 plater banatu ondoren. Idi-probetan, ordea, 180 lagunetik gora izan ziren eta urdaiazpikoaren zozketan ere hainbat leioaztarrek hartu zuten parte. Leioaztar denei eta lapikokoan lagundu zuten elkarte, txoko eta enpresei "eskerrik beroenak" eman zizkien Bastidak.