Musikaren topalekua izango da gaur Leioa

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 23a, 10:10

Datozen hilabeteetan, hainbat musikariren topalekua izango da Leioa; Udal Musika Eskolak hiru topaketa antolatu ditu-eta. Hala, zapatu honetan, apirilak 23, Euskal Herriko hainbat txokotako musika-ikasleak hurbilduko dira, oboe eta fagotaren doinuak eskaintzeko asmoz. Goizean, entsegua egingo dute; arrastian, ostera, kontzertua emango dute, 18:00etan, musika-eskolan.

Hurrengo hitzorduei dagokienez, maiatzaren 14an saxofoi-topaketa egingo dute; eta, maiatzaren 15ean, 60 flauta-ikaslek baino gehiagok joko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun