Ertzaintzak lau ikasle atxilotu omen ditu Leioako campusean

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 26a, 13:30
Goizeko gertaeren irudia. LEIOATIK!

"Ikasleon aurkako erasorik ez!" lelopean protesta egiten zebiltzanen kontra oldartu da Ertzaintza Leioako campusean. Leioatik! proiektu komunikatiboaren arabera, lau lagun atxilotu dituzte. Errektoretzara sartu dira ikasleak, eta Ertzaintzak atera ditu.

Berria.eus webgunearen arabera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak dio Ertzaintzak lagun ugari identifikatu dituela manifestazio ostean, baina ez duela inor atxilotu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun