Berbodromoa 16 urtetik gorako euskaldunei eta euskara ikasten dabiltzanei zuzenduta dago. Sakoneta kiroldegian egingo dute, aulkiak egongo dira taldeak egiteko eta zenbakiekin zehaztuko dituzte taldeak. Talde bakoitzean bost pertsona egongo dira, dinamizatzailea eta lau lagun, berriketa lasaian kafea hartuz. Taldeetan euskara ikasten dabilen jendea euskara dakien jendearekin elkartuko dute eta interes gai bati buruz berba egingo dugu.
Aurten gai bakarra edukiko dute berbagai: euskara. Hala ere, hiru azpiatal izango ditu jendeak berbagai ordubeteko tartean. Azpiatal bakoitzarentzat 15-20 minutu izango dira eta baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak taldez mugituko dira, berbakidez ere aldatuz.
Info+: berbaldun.leioa@gmail.com / 688 850 129