"Munduko estuario gutxik erakuts dezakete Nerbioi errekak izan duenaren antzeko berreskurapen-biologikoa. Ikuspuntu biologikotik aztertuta, errekaren ezaugarririk nabarmenetako bat bizitzarik gabeko mundutik bizitza taupadaka dagoen mundura igarotzea da. Hiritar asko erreka ertzeetara hurbiltzen da birsorkuntza horren adierazle diren arrain, txori eta bestelako animalien aniztasuna handitzen ari dela egiaztatuz", diote Leioako Udaletik. Berbaldi honen bitartez, bertako fauna-ekosistemen kalitate biologikoa aztertzeko berezko balioaren garrantzia azpimarratzen da.
Hitzaldian zehar, "Nerbioi errekaren historian" murgilduko gara, XIX. mendetik gaur egunera arteko. "Errekako bizitzaren bilakaera ezagutzeko aukera izango dugu, bertan arrain mota ugari ikus zitekeen garaitik hasita. Geroago, XX. mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetan industriaren garapena izan zela medio, errekako bizitza guztiz desagertu zen kutsaduraren ondorioz", azaldu dute antolatzaileek.