Tarte horretan, Gure lurra gure etorkizuna erakusketa zabaldu, eta Bide berriak: elikadura burujabetza Euskal Herrian dokumentala emango dute, besteak beste. Gainera, nekazaritza-merkatu ekologiko, sozial eta eraldatzailea egingo dute, maiatzaren 3an, martitzenean, 10:00etatik 15:00ak arte. Horretan, bertoko ekoizleak, REAS, FIARE, eta REASeko lurraldeko erakundeak parte hartuko dute, besteak beste.
Halaber, elikadura burujabetzaren alorrean TTIPak zer-zelako eragina izan dezakeen aztertuko dute, maiatzaren 5ean, eguenean. TTIPa Europar Batasuna eta AEBak negoziatzen dabiltzan merkataritza askeko akordioa da.
Egitaraua:
Maiatzak 2-6
- Erakusketa Gure lurra gure etorkizuna Liburutegi Nagusiko sarreran.
Maiatzak 3, martitzena
- 10:00-15:00 Nekazaritza-merkatu ekologikoa, soziala eta eraldatzailea, Mikel Laboa plazan.
Maiatzak 4, eguaztena
- 15:00-17:00 Bide berriak: elikadura burujabetza Euskal Herrian dokumentalaren emanaldia eta berbaldia, Liburutegi Nagusiko ekitaldi aretoan.
Maiatzak 5, eguena
- 15:00-17:00 Elikadura burujabetza eta TTIPa hitzaldia. Andoni Garcia (COAG) eta Sonia Ingunza (Etxaldeko Emakumeak) Liburutegi Nagusiko ekitaldi aretoan.