Kezka horiek dituzten euskalgintzako, administrazioetako eta etorkinen hogei bat elkartek eta erakundek ipini dute hitzordua. Euren ustez, "euskara izan daiteke, testuinguru horretan, sexu, esparru, adin, kultura, hizkuntza eta sektore ezberdinen arteko zubi. Eta Zubideiak-ek horiek denak elkartu gura ditu gune ireki batean, elkarregaz, ariketa sozial bat egin dezagun euskara, aniztasuna eta bizikidetza ardatz hartuta".
Daborduko izena eman daiteke, eta antolatzaileek eskatu dute maiatzaren 2a baino lehen egiteko. Matrikula eta otordua bertan ordaindu beharko dituzte parte-hartzaileek, hamar euroan, baina norbaitentzat garesti izatekotan, lasai esateko eskatu dute. Umeak jagoteko zerbitzua eskainiko dute.
Argibide gehiagorako, jo daiteke zubideiak@gmail.com posta elektronikora zein 674 345 756 telefonora.