Berbodromoa 16 urtetik gorako euskaldunei eta euskara ikasten dabiltzanei zuzenduta dago. Talde bakoitzean bost pertsona egon ziren, dinamizatzailea eta lau lagun, berriketa lasaian kafea hartuz. Taldeetan euskara ikasten dabilen jendea euskara dakien jendeagaz elkartu zuten eta interes gai bati buruz berba egin zuten.
15-20 minutu igarota, parte-hartzaileak taldez mugitu zituzten, berbakidez ere aldatuz.