Hautesle-zerrendaren jendaurreko erakusketa, Leioan

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 6a, 17:27

Ekainaren 26an izango dira Espainiako Diputatuen Kongresu eta Senaturako hauteskundeak.

Espainiako Diputatuen Kongresu eta Senaturako hauteskunde deia egin da ekainaren 26rako. Hala, Leioako Udalak martxoaren 1ari dagozkion hautesle-zerrendak jarriko ditu ikusgai, maiatzaren 9tik 16ra arte, biak barne, erreklamazioak egin ahal izateko. Lanegunez, udaletxeko Estatistika Sailean, 08:30etik 14:30era, eta Gaztelubideko udal bulegoan (Langileria kalean, 202), 08:30etik 14:30era, ikuskatu ahal izango dira zerrendak.

Erreklamazioak egin ahal izateko, interesatuak berak joan beharko du, NAN, pasaportea edo gida-baimenagaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun