Daborduko irakurleen txartelak bateratzeko eskaera egin daiteke Leioan

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 10a, 15:00

Bilboko liburutegi-sarean sartu izanak arazoak sortu dizkio Leioako Udal Liburutegiari. Irakurzaleen artean, asko dira Bilboko bibliotekaren baten bazkide-txartela daukaten leioaztarrak, Leioako txartela edukitzeaz gainera. "Sareko liburutegiko bazkideen erregistroa bakarra denez, orain bikoizketak gertatzen dira", arduradunek azaldu dutenez. Hori dela eta, komenigarritzat jotzen dute bikoizketak saihestea. Arazo hori daukaten irakurzaleek inprimakia bete beharko dute, eta zehaztu lehentasuna zein liburutegiri ematen dioten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun