Maiatzaren 17an hasiko da, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Erika Bilbao Barcena eta beste zortzi euskal herritarren kontrako epaiketa; Ekin erakundeko kide izatea egotzita, Estatuko Fiskaltzak bederatzi urteko espetxe-zigorra eskatu du leioaztarrarentzat. Hala, egun horretan, manifestazioa egingo dute, "Epaiketa politikorik ez. Erika libre. 9ak libre" goiburupean; 20:00etan abiatuko dira, Boulevardetik.
Guardia Zibilak 2010eko irailaren 14an atxilotu zituen Bilbao (2012ko uztailaren 25ean atera zen espetxetik) eta beste zortzi euskal herritarrak. Polizien eskuetan bost egun egin zituzten inkomunikazio egoeran; "tortura basatiak" salatu zituzten denak. Epaiketa ekainaren 2ra arte luzatzea aurreikusi dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!