Aterpe Leioa Gazteguneak ezagutzera eman ditu Leioako Pop Rock Lehiaketaren finalistak. XVI. ekitaldi honetan, guztira, 53 taldek parte hartu dute: 37 taldek, Pop Rock atalean, eta 16 taldek, Metal atalean. Horietatik 3 leioaztarrak dira, erandioztar bat, eta beste 31, Euskal Herrikoak; 18 beste jatorri batzuetakoak izan dira, antolatzaileek jakitera eman dutenez.
Hala bada, Leioako Udala saria herriko Jarrera taldearentzat izan da, eta «Euskarazko abestirik onena» saria irabazi du «Haritza» kantak, Lumi taldearena (Lapurdi). Ostera, batetik, Metal atalean honako talde hauek izendatu dituzte finalerako: Black Ocean Witness (Erandio) eta Gabezia (Donostia); bestetik, Pop Rock atalekoan, ondokoak: Sonograma (Madril) eta Ghost Number & His Tipsy Gypsies (Donostia).