Leioak kategoria bereko hiru multzoetan 16. postuan dauden klubetako bategaz jokatu behar zuen jaitsiera-kanporaketa. Zozketaz aukeren artean agian zailena egokitu zitzaion: Xativako Olimpic; beste aukerak Cacereño eta Linares Deportivo ziren. Olimpicek 42 puntu lortu ditu ligan eta azken jardunaldian Barcelonaren filialari nagusitu zitzaion.
Lehenengo partida Xativako La Murta belar artifizialeko futbol-zelaian jokatuko dute leioztarrek, domeka honetan. Partida erabakigarria, ostera, Sarrienan izango da, datorren astean. Bertan jakingo da Leioak Bigarren B kategoriari eutsiko dion edo ez.