"Zabaldu leihoa erabakiari" goiburuaren pean, eguazten honetan, maiatzak 25, aurtengo egitasmoen aurkezpena egingo du Leioako Gure Esku Dago taldeak. Hitzordua 19:30ean jarri dute, Sakoneta kiroldegian; Iñigo Urrutia EHUko irakasleak berba egingo du.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!