Beste liberatu bana izango dute Leioako EAJk eta PSE-EEk

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 25a, 13:28

Leioako udaletxea.

Leioako EH Bilduk jakinarazitakoaren arabera, EAJrentzat eta PSE-EErentzat liberatu bana gehiago hartzea onartu du Udal Gobernu Taldeak; bakoitzak 28.511,98 euro jasoko omen du urtean, liberazio erdiagatik. "Honek 57.022 euroko igoera suposatuko du Udal Gobernu Taldearen errepresentazio-gastuetan", koalizio ezkerzaleak kritikatu duenez.

Maiatzaren 19an egin zuten Barne-erregimeneko Batzordeko bileran eman omen zieten horren berri Esnatu Leioa, EH Bildu eta PP alderdiei. "Gaur egun EAJk eta PSE-EEk dauzkaten lau liberatuei gehituko zaizkie bi berriek. Bitartean, oposizioko udal taldeek liberaziorako aukera barik jarraitzen dugu", Leioako EH Bilduk salatu duenez. Oposizioko hiru talde politikoek liberatu bakar bat ere ez daukaten bitartean, Udal Gobernua osatzen duten alderdiek denbora osoko dedikazioko lau liberatu eta denbora erdirako beste bi edukiko dituzte.

Horegaz batera, pasaden uztailean eginiko proposamena gogora ekarri du EH Bilduk: "errepresentazio-gastuak %20 murriztea eta hauen banaketa proportzionala egiten proposatzen genuen, aipatutako diru-irteera %10 murriztea lortuz".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun