Berbarako, zapatu eta domekan lehiaketa-sorta handia izango dute aukeran Txorierrira hurbildutakoek: tortilla, igel-toka, boloak, txapel jaurtiketa eta gozogintza, besteak beste. Bitartean, kuadrillek jolasak (lokotxak, sokatira...) edukiko dituzte. Herri-bazkaria ere egingo dute domekan. Txorierriko jaiak Bifor jai-batzordeak antolatu ohi ditu, Leioako Udalaren laguntzagaz.
Egitaraua
Ekainak 3, barikua
- 18:00 Txupina eta jaien hasiera, parkean, erdiguneko plazan.
- 18:30 Kuadrillen jaitsiera, Zaratamba perkusio-taldeagaz.
- 19:30 Molto GP lasterketa. 2 eta 4 urte bitarteko umeentzako moto-lasterketa da; parkean egingo da.
- 19:45 Jolasak.
- 23:30 Raspu DJa.
Ekainak 4, zapatua
- 10:00 Txupina. Krosean izen-ematea, kultur-gunean.
- 11:00 Herri-krosa.
- 11:30 Tortilla-lehiaketan izena emateko aukera, txosnan.
- 11:30 Haur-parkea, puzgarri, ludoteka eta zezen mekanikoagaz, parkean, erdiguneko plazan. Eguraldi txarra egingo balu, ordea, Ondizko frontoian izango litzateke.
- 12:00 Igel-toka eta bolo-txapelketak, helduentzat), parkean.
- 12:00 Umeentzako lehiaketa: txapel-jaurtiketa, parkean. 16 urte arteko neska-mutilentzat.
- 14:00 Tortillen aurkezpena, nagusien etxean.
- 16:30 Mus-txapelketa, auzoko tabernetan, helduentzat.
- 16:30 Mirador Kafetegia futbolin-txapelketa. Mirador kafetegian izaten da, 16 urte arteko gazteentzat.
- 16:30 Haur-parkea, puzgarri eta zezen mekanikoagaz.
- 16:30 Kuadrillen jolasak (lokotxak, sokatira), nagusien etxearen ondoko plazan, adin guztietako pertsonentzat.
- 19:30 Xaiborren emanaldia, nagusien etxearen ondoko plazan.
- 19:30 Txorizoa denontzat, txosnaren hegalean.
- 21:30 Playbacka, plazako agertokian, denontzat.
- 23:30 Iker Fernandez DJa.
Ekainak 5, domeka
- 10:00 Txupina.
- 11:00 Gozogintza-lehiaketarako izen-ematea, txosnan.
- 11:00 Talo-tailerra umeentzat, plazan, karparen azpian.
- 11:30 Txapel-jaurtiketa eta petanka txapelketak, nagusientzat, parkean.
- 12:30 Euskal-dantzen emanaldia, plazan.
- 13:30 Gozogintza-lehiaketako pastelen aurkezpena, nagusien etxean.
- 14:00 Herri-bazkaria, plazan. Eguraldi txarragaz, ordea, probalekuan.
- 16:30 Tute-txapelketa, auzoko tabernetan, helduentzat.
- 16:30 Mirador Kafetegia futbolin-txapelketako finala.
- 16:30 Ur-gerra umeentzat, zelaian.
- 16:30 Ume eta nagusientzako karaokea, plazako agertokian.
- 20:00 Sari-banaketa, zozketa eta jaien bukaera.