"Ehun bat lagun ikertzen ari gara jadanik, eta gehiago ere izan daitezke: berrehun inguru", azaldu zuen atzo Miren Dorronsoro Osasun Publikoko zuzendariak Donostian Darponekin batera egindako agerraldi batean. Azterketak egin ostean dabiltza erabakitzen zeintzuek duten gaitza izateko arriskua, eta tratamendu profilaktikoa ematen diete, gara ez dezaten. "Txertaketen eskuliburua" aurkezteko ekitaldian egin zituzten adierazpenak.