Ikasleek, lehenik, mahaikideak hautatuko dituzte haien hautagaitza berbaldiak entzun ostean. Jarraian, 12:00etan, Eusko Legebiltzarreko lehendakariak eta mahaikideek Mahaiaren eta Lehendakaritzaren funtzionamendua azalduko dizkiete eta ahalmena Mahaia berriaren eskuetan utziko dute. Ondoren, ikastetxeetako bozeramaileek tribunatik azalduko dute zer diren ausardia eta zuhurtzia haien ustez; erabakiak hartzeko balio horiek daukaten garrantzia ere bai. Azkenik, ikasleek gogokoen daukaten proposamena bozkatuko dute
Haurren Osoko Bilkuran parte hartuko dute Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariak eta Javier Martin Burillo Espainako Aldeas Infantiles SOSeko presidenteordeak; mahaikideek eta legebiltzar-taldeen ordezkariek ere bai.
Aurten, Abraza tus valores heziketa-programaren baitan, ausardia eta zuhurtzia landu dituzte EAEko 87 ikastetxetako Haur eta Lehen hezkuntzako 8.700 ikaslek.