Berbaldian honako gaiak jorratuko dituzte: zelan irakatsi seme-alabei etxeko zereginetan laguntzen, adina edozein izanda ere; inolako diferentziarik egin barik, sexu, formazio, lan-egoera edota tentu on edo txarrekoa izateagatik. Horrez gainera, familia barruko ardurak eta eginbideak jorratuko dituzte; eta hartutako erabakiei zor zaien errespetua ere bai. Erabaki horiek familiako kide denek hartu behar dituzte euren gain.
Familiako ardurak euren gain hartzea problema izaten da sarri. Arazo horri konponbidea ematea da Leioako Udaleko Hezkuntza Sailak antolatu eta Etxadi familiaren psikologian espezializatuta dagoen kabineteak emango duen berbaldi honen helburua.