Hauteskunde-ekitaldia egingo dute C Hepatitisak kaltetutakoek

Iker Rincon Moreno 2016ko eka. 16a, 12:29

Besteak beste, C Hepatitisak kaltetutakoen Leioako Plataformak antolatuta, ekitaldi publikoa eta eztabaida egingo dute eguen honetan, ekainak 16, Errekalde plazako nagusien-etxean. Hitzordua 19:00etan jarri dute; sarrera, doan. "Vota, pero dentro de un orden..." izenburua jarri diote saioari.

Horrez gainera, Jorge Barron gaixotasun arraroetan espezializatutako medikuak eta Asier Muñoz Ezker Batuko osasun-arduradunak parte hartuko dute. Leioako EH Bilduk, PSE-EEk, UGT Euskadik, Omnia ekimenak, GUK Getxok eta CAPTek eman diote babesa ekitaldiari.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun