Getxotik Bilbora doazenek, berriz, Avanzadako lurpeko bidea erabili beharko dute. Azkenik, herrigune barruan, Avanzada alboko bideak eta udaletxeko jaitsiera, Elexalde biribilgunetik, itxita egongo dira.
Herrigune desberdinetako sarbideak eta irtenbidea
Mendibil, San Juan, Ikea, Iturribide eta zentro zibikoa
- Esandako alde horietara Mendibil kaletik sartuko dira ibilgailuak. Irteteko Mendibiletik joan beharko dute; eta ondoren, Bilborantz jotzeko, Iturribiden noranzko aldaketa egin.
- Getxorantz joateko Luis Bilbao Libano kaletik Felipe del Rio kalerako noranzkoa hartuko da.
Iparragirre-aldea
- Bilbotik datozenak Artatzagana kaletik edo Laubide kaletik, dagozkien biribilguneetatik.
- Getxotik datozenak Iparragirre 2 A-F atzealdetik sartuko dira.
Estartetxe eta Elexalde-aldea
- Bilbotik datozenak Artatzagana kaletik edo Laubide kaletik joango dira; eta ondoren, Estartetxeren atzealdetik sartuko dira.
- Bilborantz doazenak, Artatzagana kaletik, Unibertsitaterako bidetik, irtengo dira edo Laubide kaletik suhiltzaileenean noranzko aldaketa egiten.
Sabino Arana, Independentzia, Aldapa eta Luis Bilbao Libano
- Bilbotik datozenak Lamiakoko alboko bideko lotunetik, edo bestela, Luis Bilbao Libano kaletik sartuko dira.
- Getxotik datozenak Euzko Gudariak etorbidetik sartuko dira, eta ondoren, Independentzia edo Aldapabarrena kaleetatik jaitsiko dira.
Itxitako kaleak
Iparragirre etorbidea: zerbitzubideetatik, zirkulazioa noranzkoetan bietan:
- Getxo-Bilbo: Iparragirre 2C-tik (Mulligan’s-eko biribilgunea) Iparragirre 72raino.
- Bilbo-Getxo: Luis Bilbao Libano kalerako norabide aldaketatik, Iturribide 16 inguruan.
Elexalde: udaletxeko aparkalekutik hasita, tarte osoa.
- Ekainak 17, barikua: 21:00etatik 04:00etara
- Ekainak 18, zapatua: 18:00etatik 07:00etara
- Ekainak 23, eguena: 18:00etatik 07:00etara
- Ekainak 24, barikua: 18:00etatik 07:00etara
- Ekainak 25, zapatua: 09:00etatik 07:00etara
- Ekainak 26, igandea: 12:00etatik 00:00etara
Luis Bilbao Libano kalea
- Ekainak 23, eguena: 19:00etatik 21:30era (kuadrillen jaitsiera)