Sei hektareako Pinosolo parkearen ondoan daude igerilekuak; jolaserako, kirolerako eta atsedenerako eremuak dituzte, besteak beste: familia-igerileku ludikoa, txikientzako ur-putzu desberdinak, belarrezko solarium-eremua dutxakaz, tenis-pista bat eta zazpi padel-pista. Halaber, aldagelak, komunak, taberna eta aparkalekua ere badaude.