Lehenengo elkarlan horrek lau aste iraun du; alde biek iragarri dutenez, berriro ere egingo dute etorkizunean. Lau aste horietan, fundazioaren partaideek waterpoloa ezagutzeko aukera izan dute, hastapenetik. Uretan trebetasunak landu ostean, azkenengo saioa partida bategaz amaitu zuten, Sakonetan. Uxue Hernandez lehenengo taldeko jokalariak, eta klubeko Jon Lopez eta Josu Barrenetxea entrenatzaileek lagundu dute tailerretan. Alde biek nabarmendu dutenez, "esperientzia aberasgarria" izan da.