Horregaz batera, elkarteak kanpaina honi buruzko liburuxkak banatuko ditu; pertsona bakoitzaren "fototipoa" zein den jakiteko banakako frogak egingo dituzte, eta horren arabera, ze eguzkitako krema erabili behar duten aholkatuko diote. Eguzkia hartzeko gomendioak ere emango dituzte, beti ere pertsonalizatuak.
Eguzkia hartzerakoan egiten ditugun akatsak zuzentzeko eta larruazaleko minbizia ekiditeko antolatu dute kanpaina. Hala, herritar denek eguzkia hartzerakoan hartu behar dituzten babes-neurriei buruz informatu gura dute.