Halere, Uribe Kosta eta Leioa ondo baino hobeto ezagutzen ditu entrenatzaileak, leioaztarra izateaz gainera, Apurtuarten eta Leioan ibilitakoa da-eta. Azaldu duenez, “poz handia” ekarri dio “etxera bueltatzeak”. Sarriak aurreko denboraldiko ia jokalari denak izango ditu, eta harro agertu da, geratuko diren denek konfiantza agertu diotelako. Entrenatzaileak bere buruari finkatu dion helburua da goiko postuetan egon eta Bigarren Mailara bueltatzeko leku bakarra lortzea.