EHUk zabaldu duenez, ikerketa hori Josu Gomez-Ezeiza egiten dabilen "Determinantes fisiologicos y biomecanicos de marchadores de elite internacional" izeneko doktorego tesiaren zatia da. Gomez-Ezeizak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua eta Masterra atera ditu EHUn, eta Mikel Odriozola ibiltari olinpikoaren entrenatzailea da gaur egun. Proiektua EHUko Gorputz eta Kirol Hezkuntza Saileko Jordan Santos-Concejero eta Cristina Granados doktoreek zuzenduko dute.
Munduko lehen mailako ibiltariak aztertu dira proiektu horren baitan; besteak beste, egungo 20 kilometroetako munduko txapeldun Miguel Angel Lopez espainiarra. Datorren egunetan, gainera, Jared Tallent (Londres 2012ko 50 kilometroetako txapeldun olinpikoa) ere etorriko da. Espainiako, Japoniako, Australiako, Kanadako, Ingalaterrako eta Italiako selekzioetako ibiltariek ere parte hartuko dute Gomez-Ezeizaren azterlanean.