Elkarlan horren barruan, alkoholemiako prebentzio-kontrolak egiten dabiltza, alkoholaren eta drogen eraginpean dauden pertsonek autoa har ez dezaten. Era berean, bereziki zainduko dituzte alkohola saltzen duten lokalak, haietan adin txikikoei edari alkoholdunik sal ez diezaieten.
Garrantzi berezia izango dute jaietan zirkulazioaren eta gai estupefazienteen kontsumoaren arloko prebentzioak eta zehapenak.
Udaltzaingoak eta Ertzaintzak jai-ekitaldietan parte hartzen dutenei diru-zorroak eta ondasunak ongi zaintzeko eskatu diete, lapurretan ibiltzen diren gaizkileak, zorro-lapurrak alegia, ugarituko baitira jaietara eta aurreikusitako kontzertuetara hurbilduko den jende andanak erakarrita. Halaber, alkatetzaren dekretuz xedatutako ordutegiak betetzeko orduan ere zorrotz jokatuko da, jaien gozamena eta gainerako pertsonen atsedenerako eskubidea bateragarri egiteko.