Leioako San Bartolomen ez da jairik faltako

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 18a, 12:00

Barikuko gaua Trikizio taldeak girotuko du. © TRIKIZIO

Bariku honetan, abuztuak 19, hasiko dira Basaez auzo leioztarreko festak. Hala, San Bartolome baseliza inguruan, adin eta gustu denei begira prestatutako jarduerak egongo dira eguaztenera arte (hilak 24), auzokoek eta bertara hurbilduko direnek goza ditzaten.

Egitaraua

Abuztuak 19, barikua

  • 20:00 Pregoia eta jaien hasiera, Guretzat fanfarreagaz.
  • 20:30 Jaiei hasiera emateko txupinazoa. Txirlo-ri IV. omenaldia.
  • 21:00 Sardina-jana.
  • 23:30 Gau-jaia, Trikizio taldeagaz.

Abuztuak 20, zapatua

  • 11:00 LI. Marmitako Txapelketa. izen-ematea zabalik.
  • 11:00 Umeentzako II. Marmitako Masterklas.
  • 11:30 Puzgarriak.
  • 13:30 Lapikoen aurkezpena.
  • 17:00 XI. Mus Txapelketa Arina.
  • 18:00 Herri-kirolak.
  • 19:00 Marmitako-txapelketaren sari-banaketa.
  • 20:00 Gorka Aginagalderen umore-bakarrizketa.
  • 21:00 Egan Txiki.
  • 23:30 Gau-jaia, Egan taldeagaz.

Abuztuak 21, domeka

  • 10:30 Euskal produktuen azoka.
  • 11:00 Puzgarriak.
  • 13:00 Kantu-txosneoa.
  • 14:30 VII. herri-bazkaria.
  • 18:30 Zumba.
  • 20:00 Paco DJa.

Abuztuak 22, astelehena

  • 17:30 Umeentzako jolasak.

Abuztuak 23, martitzena

  • 17:30 Umeentzako jolasak.
  • 18:30 Asto-probak.

Abuztuak 24, eguaztena
San Bartolome Eguna

  • 11:00 Puzgarriak.
  • 11:00 Umeentzako margo-txapelketa.
  • 12:00 Meza eta aurreskua.
  • 13:00 Nagusientzako luncha.
  • 13:30 Margo-txapelketaren sari-banaketa.
  • 13:30 VI. Igel-toka txapelketa.
  • 18:00 Puzgarriak.
  • 18:30 Asto-probak. Akabuan, sari-banaketa.
  • 19:30 XII. Tortilla Txapelketan izen-ematea.
  • 21:00 Tortillen aurkezpena.
  • 21:00 Txokolate-jana.
  • 21:30 Kuadrillen eta tortillen txapelketen sari-banaketa.
  • 22:00 Gau-jaia, Lisker taldeagaz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun