Hilabete honetako zumba saioa Torresolora aldatu dute

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 1a, 13:15

Zapatu honetan, uztailak 2, beste zumba-saio bat egingo dute Leioan; baina, oraingoan, tokiz aldatu dute Torresoloko igerilekuetara. Ekimena doan da. Euskarazko kirol-saio horietan parte hartzeko 12:00etan joan beharra dago Torresolora, ekintzarako arropa egokiagaz.

Leioan kirola euskaraz bizi gura duten guztientzat dira saio horiek; hilabeteko lehen zapatuetan izango dira, abuztuan izan ezik. Hilabete horretan ez da saiorik izango.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun