Gizon honen deskribapena ondokoa da: 40 urte ingurukoa, altua, argala, beltzarana eta itxura narrasa; beti motxila bategaz joan ohi da. Iberdrolako langilea dela esanez, etxeko instalazioak ikuskatu behar dituela esaten du. Etxeko jabeari urrunen dagoen logelara joatea eskatzen dio proba batzuk egiteko; momentu horretan, eskura dauzkan baliozko objektuak hartzen ditu motxila barruan eta ihes egiten du.
Udaltzaingoak gogorarazi du gasa-, argindarra- edota telefoniako enpresek aldez aurretik abisatzen dutela idatziz, euren langileak etxeetara joan behar direnean; langile horiek behar bezalako identifikazioa aurkezten dute beti.