Bitartean, denboraldi berriari begira, taldea indartzen dihardu Igor Gordobil entrenatzaileak. Besteak beste, Diego Simon Cardeñoso 27 urteko ezkerreko hegaleko barakaldarra 2014/2015 denboraldian ibilitako taldera bueltatuko da. Espainiako Futbol Ligako brontzezko kategorian esperientzia handia dauka Simonek; Sarrienara heldu aurretik, Sestao River, Bilbao Athletic, Conquense, Lemona, Mirandes, Celta de Vigo B eta Gernika taldeetan jokatu zuen.
Horrez gainera, Kike Tortosa Palma 25 urteko aurrelari valentziarrak jokatuko du Leioa futbil-taldean. Nastic klubeko bigarren taldean zela nabarmendu zen Bigarren B mailak; Recreativo de Huelva, Alaves eta Alcoyano taldeen elastikoak ere jantzi ditu. Bosgarren denboraldia egingo du brontzezko kategorian.
Orain dela egun batzuk Urtzi Iturrioz, Angel Diez, Jose Picon, Aitor Cordoba, Pedro Capo, Fran Sota eta Erik Polanco taldean jarraituko zutela jakinarazi zuen klub leioaztarrak. Javier Bonilla, Alberto Delgado, Iñigo Carro, Mikel Arrizabalaga, Lander Gabilondo, Adrian Guemes, Ion Etxaniz, Aitor Castro, Luis Alberto Diaz eta Gabriel Gomez jokalariek, ostera, ez dute jarraituko.