Leioako bake-epailea aukeratzeko deialdia zabaldu dute

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 13a, 12:09

Leioako bake-epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko prozesuaren deialdia egiten du Udalak, Botere Judizialaren 6/1985 Lege Organikoak eta Bake Epaileen 3/115 Erregelamenduak xedatzen dutenaren arabera. Interesdunek, deialdiaren iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, hamar lan-eguneko epea edukiko dute instantziak aurkezteko, udaletxeko erregistro nagusian zein Gaztelubideko bulegoan, herritarrentzako arreta-ordutegian.

Instantziagaz batera, DNIaren fotokopia, curriculuma eta titulu akademikoen eta euskararen ezagutza egiaztatzen duten tituluen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun