Oier Barradok ez du Leioako futbol-taldean jarraituko

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 14a, 12:20

Oier Barrado. © LEIOA FUTBOL TALDEA

Oier Barrado jokalariak Leioa futbol-taldean jarraituko ez duela jakinarazi zuen atzo, eguena, Javier Landeta klubeko presidenteak; 2016-2017 denboraldiari hasiera emateko asmoz, prentsaurrekoa eta entrenamendua egin zuten, Sarrienan. "Bizitza osoan zehar, Lagun Artea eta Leioa taldeetan egindako lana" eskertu zion Landetak Barradori. Bigarren B mailako 34 partidatan kapitain-besokoa jantzi du leioaztarrak.

Momentuz hiru dira aurpegi berriak gorri-urdinen artean: Diego Simon, Kike Tortosa eta Eneko Undabarrena. Uztailaren 27tik abuztuaren 17ra lagunarteko zazpi partida jokatuko du Leioak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun